Euskaltzale 2.0

lun

28

dic

2009

Erantzun beharreko zenbait galdera

Astelehean Euskadi Irratian egin zidaten elkarrizketaren ostean zenbait erantzun eman beharko nituzkeela onartzen dut.

 

Egia esan, blogarekin hasi nintzenean ez nuen niri buruz ezer hitz egin edo idatzi nahi. Azken finean zein naiz ni 'euskaltzale.com' izenpean idazteko? bai, euskaltzalea naiz, baina ez idazle ezta kritikoa, ezta filologoa. Eta nire ""gogoetak"" ez dira beste mundukoak, edozeinek egin ditzake, liburu bat irakurri eta bere iritzia eman besterik ez du. Hau dela eta ezizenez idaztea pentsatu nuen, ba al dago anonimotasuna baino erosoagorik nahi duzuna nahi duzun moduan esateko? ez dut uste.

 

Hau gehiegi ez luzatzen saiatuko naiz, azken finean sarean esaten den bezalaxe onanismo ariketa hutsa baita, baina beno, gauzak argitzea ez dator gaizki.

 

Noiz hasi zinen blog-arekin?

 

Abuztu erdialdera edo hasi nintzen, Mikel Laboaren heriotza eta gutxira, ondo gogoratzen dut neure lehen mezua gai horren inguruan izan baitzen. 

 

Zer dela hasi zinen blog honekin?

 

Ez dakit, behar bat izan zen, bi hilabete neramatzan jo ta ke ikasten iraileko azterketetarako eta arnas hartzeko balbula bat behar nuela pentsatu nuen. Erraza eta konplikaziorik gabekoa izan behar zuen, egunean tarte txiki batekin nahikoa izango zuen denborapasa. Eta honelaxe hasi nintzen. Ez du misterio handiegirik. Eta beste arrazoirik baldin badago niretzako gordetzen dut ;)

 

Zergaitik literatura eta ez...medikuntza adibidez?

 

Onartu beharra dut medikuntzako yonki bat naizela, ezin dut ukatu eta aurkakoa badirudi ere askotan, nire zaletasun handiena da. Baina lehen egunean (edo egunetan) aholku on bat jaso nuen "ez zaitez erre karrera honekin, oso luzea da". Eta ahal dudan heinean egunak dituen 24 orduak medikuntzari ez dedikatzen saiatzen naiz.

 

Ez naiz gainera juergan ateratzen den horietarikoa, etxean ordenagailu edo liburuari itsatsirik egoten naiz, beraz aspaldiko asmo bat berreskuratu, euskal literatura irakurtzea. Ia bi urte neramatzan euskarazko eleberririk hartu gabe eta pena merezi izan zuen.

 

Helburu zehatzik al du blog honek?

 

Ez, onartu beharra dut ezetz. Oso arrazionala naiz egiten ditudan gauzetan (edo hori uste dut), baita oso funtzionala ere, eu.wikipedian eta es.wikipedian izan naizenean oso proiektu zehatzak izaten nituen, baita bestelakoak egin ditudanean sarean. Alegia, eskema bat jarraitzen dut, ez zaizkit nahas-masak gustatzen. Literaturaz idatzi behar banuen lehenik eta behin '1. Sarrera' zegoen, ostera '1.1. Testuinguru historikoa', ondoren '1.2. Aurrekariak', etab.

 

Blogak ordea ez du eskema zehatzik jarraitzen, kategoria batzuk ipini ditut, baina ez beste asko.

 

Nola definituko zenuke Euskaltzale 2.0?

 

Euskal literatura ez-jakin baten begietatik ikusia.

 

Zer suposatu du Bilblogari sariak?

 

Oraindik ez dut erantzun zehatzik, idaztean konstante izaten lagundu dit, ezin ukatu. Bestalde diseinua eta itxura piska bat hobetzera animatu nau, baita ere "serioagoa" izaten. Beste blog pertsonal bat izan zitekeenetik euskal literatura eta kulturaz jarduten den baterako bidea egiten lagundu dit, gaietan zorrotzagoa eta idazkeran txukunagoa (¿?). Laburbilduz, hobetzeko grina.

 

 

Trackback-URL para este artículo


Trackbacks / pingbacks: 0

Escribir comentario

0 Comentarios

  • loading